XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Muskilda, neskatila zelarik, oso polita eta bizi-bizia zelakotz, asko maitatzen zuen jendeak.

Haren ileak ikatzaren kolorea zeukan, eta xarma arraro batez estaltzen zen.

Lehen urte haietan lasai bizi izan zen Muskilda; belazean etzan eta garia ernetzearen soinua aditzeko astirik bazizun.

Basoaren animaliekin anitz mintzatzen zen.

Lana jolasa zuen, eta jolasean dibertitzen ginen.

Oilarraren kukurrukua ohetik entzuteko denborak gero pasatu ziren.

Segitzen zion anaia baino lau urtez zaharragoa nola zen, etxean oso gaztetandik egin behar izan zituen amarenak.

Ama, beste alde, ez izaki oso bizkor, eta bere aita-ama xaharrekin nahiko beharra bait zeukan, eta sobera.

Muskildaren aita oso gizon ausarta zen.

Seme-alabak terrible maite zituen; bera ere, bihotz-bihotzekoa zeukan gure Muskildak.

Fabrikan gogor egiten zuen, denentzako jana atera beharrez.

Aldian, bi txandetan aritzen ziren, egunez batzu, gauez beste batzu, astetik astera txandaz aldatzen zirela.

Behin, bere lekuan ari zelarik, grua batek zerabilen burnitzarrak burua ireki zion, eta hil ez eta bai egondu zen zenbait egunez.

Hartan, esaten dutenez, Muskildaren ama fabrikaren nagusi zaharrari mediku bat ekar zezala jo eta jo ibili bazitzaion ere, hark ukatu egin omen zion laguntza guztia.

Aita, andrea eta alaba zaindari zituela, gorputzez zerbait berrindartu zen handik pixka batera.

Baina, burutik jo samarrik geldituko zen, eta denborarekin okerragora etorriko zen.

Lanik ez beraz harentzat handik aurrerakoan, eta familia hura ogia nondik aterako.